Zahar-Berri

AED, Erdu-AEK eta Udal Euskaltegiak aspalditik zeukaten kezka baten ondorio izan zen ZAHAR-BERRI. Tamalez, Zahar Berri beharrezkoa da aurten ere, oraindik badago jendea euskaraz hitz egiteko, ikasitakoa egunerokotasunean erabiltzeko, arazoak dituena. Gure helburua, bide hori; euskara ikastetik euskara mintzatzera doan bide hori, leuntzea da.

2006-01-02

Zahar Berri blogaren aurkezpena!

1997. urtean sortu zen Zahar-Berri proiektua Arrasaten, 9 urteko ibilbidea beraz, euskara ikasten dabiltzanen beharrak, beldurrak, eta lotsak leuntzea helburu duen proiektuak.

Suposa dezaket badakizuela zer den Zahar-Berri, edo? Egia esan, aitortu beharra daukat, nik Zahar berriko teknikari naizenak proiektuan lanean hasi aurretik ez nuela Zahar-Berriren berririk; ez zer zen, ez zein helburu zitĂșen, ez nork antolatzen zuen.

Baina tira, nire alde aipa dezaket ez naizela arrasatearra eta nire herrian inoiz ez dela egon honelako proiekturik, ez antzekorik ere. Zorionez 2006 urterako badago Bergaran zerbait egiteko asmoa, bejon degigula!

Pasa den urteko irailean hasi nintzen Zahar-Berriko teknikari moduan, beste bergarar bat ordezkatzen, eta hilabete hauetan proiektuaren nondik norako guztietaz jabetzen saiatu naiz, eta ezin uka harritu ere egin naizela, bederatzi urteko ibilbidean teknikari ugari, parte hartzaile mordo bat, ekintza, berba lagun, berba talde ezberdin asko... baina tamalez esan dezaken gaur egunean herrian egonkortu gabeko proiektua dela.

Bestalde garbi dago beharrezkoa dugula honelako proiektuak bultzatzea, beharrezko dela euskara ikasten dutenei euskaraz hitz egiteko urratsa ematen laguntzea.. Tamalez gizarteak era natural batean eskaintzen ez dizkien guneak honelako proiektuen bitartez eskaintzea; Beldur, lotsa gabe euskaraz hitz egiteko gune irekiak eskaintzea.

Zahar-Berri eta tankerako proiektuak partxeak dira, normalizatu gabeko hizkuntz beharrezko duen partxea, jakin bai baina erabili gutxi egiten duen herriak behar duen partxea. Izan gaitezen errealista, jakitetik erabiltzera dagoen amildegia handia da egungo Arrasaten.

Zahar Berri buruzko edozein informazio nahi baduzu, hona hemen helbide bat;www.zaharberri.com, 2006 urtera begira sortu dugun web gunea, proiekturen nondik norakoak ezagutarazteko.

Gainera zure iritzia plazaratzeko blog hau ere sortu dugu, Arrasaten euskararen egoeraz, euskara ikasten dabiltzanen egoeraz, eta nahi duzuen guztiaz iritzi emateko!